Demoen lehen txanda «Los juegos de Ulises» ekitaldiarentzat

Oso pozik gaude ekitaldiko lehen demo-txanda aurkezteaz. Jokoen lehen izenak uzten dizkizuegu eta zein ordutan hasiko diren. Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi baduzue, ez izan zalantzarik eta idatzi gure postara:

odiseaasociacion@gmail.com 

Marvel Champions (10:00 eta 16:00)

MC01es_1

  • Jokalariak: 1-4
  • Adina: 12 +
  • Iraupena: 45-90 min
  • Demoaren Hasiera: 10:00 eta 16:00
  • BGGra Esteka

«Botere handi batek erantzukizun handia dakar berekin»

Sartu zure heroi edo heroina gogokoenaren azalean eta egin bat zure taldekideekin Marvelen gaizkile ikonikoei geldiarazteko karta joko kooperatibo honetan. Bizi ezazu komiki esperientzia bat joko dinamiko honetan. Gaizkilea garaitu ahal izango duzue honek bere asmo gaiztoa bete baino lehen?

Blitz Mamua: Hamabiak bost gutxi (11:55)

fantasma-blitz-12-5

  • Jokalariak: 2-8
  • Adina: 8 +
  • Iraupena: 20 min
  • Demoaren Hasiera: 11:55
  • BGGra Esteka

Blitz Mamu joko klasikoa berriro aldaera are zailagoa batekin itzuli da!

Jatorrizko jokoan, bost objektu desberdin genituen mahaian. Oraingo honetan bederatzi objektu aurkituko ditugu, bost koloretan. Hamabiak bost gutxi dira. Lagundu mamuari bere hitzordurako prestatzen!

 

In the Heart of Darkness (16:00)

juego-in-the-heart-of-darkness

  • Jokalariak: 1-4
  • Adina: 14 +
  • Iraupena: 15-45 min
  • Demoaren Hasiera: 16:00
  • BGGra Esteka

In the Heart of Darkness mahai joko honekin “Survival Horror” esperientzia dinamiko, estrategiko eta inguratzailea biziko duzue, amesgaiztoz betea, hori bai, bizirik ateratzeko aukera gutxi dituenak. Mora uharte makabroaren kokaleku ugariak araka itzazu. Egin aurre bere deabru izakiei, aurkitu haien sekretuak eta saiatu bizirik ihes egiten.

Necromunda (Definitzeke)

9cb5a1e6f71be3d3caa2437795faf462_1920_KR

  • Jokalariak: 2
  • Adina: 16+
  • Iraupena: 90 min
  • Demoaren Hasiera: Definitzeke
  • BGGra Esteka

Necromunda meatze, lantegi, findegi eta prozesamendu planten mundua da. Planeta potentzia industrial handia da, eta milaka eta milaka gai ezberdin fabrikatzen ditu hurbileko sistema planetarioetan erabiltzeko. Subcolmenaren iluntasunean, baliabide mugatuengatik klaneko etxeen arteko borrokak bizimodu bat dira Necromundako herritarrentzat.

Hartu banda horietako baten kontrola eta lehiatu zure biziraupenerako.

 

Zuen zain gaude!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.